XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ia Batxi, ortxe az ba esan notsen neure burueri ta lau besakadatan, egin kontu, eldu nintzen euren urrera; must egin da must-uger sartu nintzen euren artean.

¡Mutiko gaisoak! ¡Aren ikarea ta izue ta estualdie!.

Igarabiria, igarabiria dator esanda, biloiz biloizik, egozan legez, ioan zirean mendiraiño igesi.

Nik orduan makur makur eginde, aretzara ioan da mutiltxuen alkondara bi edo irugaz neuretzat bat eginde, uretan sartu barriro ta kaira ioan nintzen.

Eskola bateko ume, Jesus abezean dabilzanak, eztabe esaten goiz osoan, ni ikusitakoan esan zirean beste ene.

Atso guztiek egozan aitearen-ka ta ene-ka.

¡Ene semetxua! Illarra atzo ixan tzan aremaitakuetan.

Lekitto guztian zabaldu ra.

Otoidxo lakoxe baloi andi batek iruntsi auana.

-¡Ene bara ta ni! Satikak neure semien alkondaria dakar soiñian, da egingo neuke baloiak iruntsi dabela neure semia be.

¡Ene bara ta ni!.

- Erdu koitaru ori, gurian, etxe probia ra ta, Kaungoikuen grazidxa baiño besterik eztago baiña.

Zer egiten neban bere enekiela legez, eroan ninduan beragaz atso batek.

Emon osten iaten, aldagarriak bere emon ostezan da lotara bialdu ninduen.

Urrengo egunean neure elizkarietara ioateko egozanak neu ikustera etorri zirean.

Edozein txalupa-iaubek eroan gure izen ninduen beragaz; baie nik, neure alde urten euen agureari dei egin de, esan notsen: Ioane, nai zor nai lor, txalupe barri bet egin dozu.

Aste ta erdi barru zorrak garbitu ta nai beste diru eukiko dozu.

¿Zelanik, iakin gure izengo dozu? Egin deiguzan zurezko atunak sei edo zazpi.

¿Guztia bere zer izango da? Amar errealen gora-beera.